ZELULEN BIOLOGIA

Autorea:

Alicia García de Galdeano Zaldivar

ISBN:

978-84-695-0641-7

Egilea:

Alicia García de Galdeano Zaldivar. Biologia eta Histologia Saila. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Helbide elektronikoa: alicia.garciadegaldeano@ehu.es. Telefonoa: 946012822.

Helburuak:

Lanaren helburu nagusia gure gorputzeko zelulen antolaketa eta jarduera orokorra ulertzea eta integratzea da. Ikasmateriala garatu da funtsean, Medikuntzako graduaren "Zelulen Biologia" irakasgaian jarraitzen den metodologia sustatzeko: gelan egiten diren jarduerak (ariketak, problemak, ikaskuntza aktiboa) ikasleak jarraitu ahal izateko.

Norentzat:

Ikasmaterial hau Medikuntzako 1. mailan dauden ikasleentzat prestatuta dago bereziki. Era berean, unibertsitate mailako informazio-iturri bat izan daiteke osasun arloko edozein ikaslerentzat edo orokorrean gaian interesa duen edonorentzat. Bestalde bigarren hezkuntzan biologia irakasten duenarentzat ere izan daiteke erabilgarria.

Edukia:

Lana sei ataletan banatuta dago. Lehenengo atalean hiru gai daude: zelulen antolaketa nagusiak konparatzen dira eta zelulen eboluzioa aztertzen da. Atal honen helburua zelularen kontzeptua finkatzea da.

Hurrengo ataletan animalia-zelularen egitura nagusiak eta egitura horiei loturiko prozesuak aztertzen dira. Zehazki atal bakoitzaren edukia ondokoa da:

  • 2. Atala (2 ikasgai): Zelularen nukleoa eta gai genetikoa.
  • 3. Atala (2 ikasgai): Mintz zelularren egitura eta garraio-funtzioak.
  • 4. Atala (4 ikasgai): Barneko mintz-sistema eta trafiko besikularra.
  • 5. Atala (2 ikasgai): Jarduera metabolikoa.
  • 6. Atala (4 ikasgai): Zitoeskeletoa eta mugimendu zelularrak.