TELEKOMUNIKAZIO-SARE ETA ZERBITZUAK: TEORIA
Autorea:
Maider Huarte Arrayago, Purificación Sáiz Agustín, Iñaki Goirizelaia Ordorika
ISBN:
978-84-694-6323-9
Egileak:
Maider Huarte Arrayago, Purificación Sáiz Agustín, Iñaki Goirizelaia Ordorika.
UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Elektronika eta Telekomunikazio Saila.
Helburuak:
Testu-liburu honen helburua bikoitza da, 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' (2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zena) eta 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' (1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zena) irakasgaietako ikasleentzat (hortaz, ikasketarako) zein irakasleentzat (hots, irakaskuntzarako) lagungarri izatea. Horregatik, ikasgelan azaldutako kontzeptuen kontsultarako testu-liburutzat har daiteke.
Norentzat izan daiteke baliagarria:
2001eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoetako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak' eta 1995eko ikasketa-planetako Telekomunikazio Ingeniaritzako 2. mailan irakasten zen 'Telekomunikazio-sare eta zerbitzuak I' irakasgaietako ikasleentzat zein irakasleentzat.
Edukia eta egitura:
Aipatutako irakasgaietako kontzeptuak sei kapitulutan sailkatu dira, konplexutasunaren arabera:
- 1.- DATU-SAREAK: Telekomunikazio-sare kontzeptuaren oinarriak aurkezten dira gai horretan (hots, elementu fisikoak, logikoak, egiturak eta teknologia garrantzitsuenak). Telekomunikazio-zerbitzuen definizio eta adibide esanguratsuak ere laburbiltzen dira, baita elkarrekin alderatu ere. Azkenik, beste kapituluetan hain garrantzitsuak diren OSI erreferentzia-eredua eta TCP/IP arkitekturak ere azaltzen dira.
- 2.- LOTURA-MAILA: OSI erreferentzia-ereduko lotura-mailaren azterketa da gai hori, HDLC protokoloa oinarritzat hartuta.
- 3.- SARE-MAILA: gaia OSI erreferentzia-ereduko sare-mailaren ingurukoa da, X.25 PLP eta IP protokoloen eskutik.
- 4.- LAN SAREAK: LAN edo eremu lokaleko sareen beharrizanak, IEEE erakundearen zehazpenak eta 802 protokoloak aztertzen dira.
- 5.- WAN SAREAK: WAN edo eremu zabaleko sareen azterketarako gaia da, horietarako protokolo garrantzitsuenen osaera eta funtzionamendua azaltzen dituena.
- 6.- SARE-INTERKONEXIOA: Telekomunikazio-sareen elkarlanerako beharrizanen zehazpena, ekipamendu motak eta egokiena erosteko jarraitu beharreko metodologia irakasten dira.
Irakasgaiaren konplexutasuna dela eta, liburu honen lagungarri gisa ariketa-bilduma ere argitaratu dugu: TELEKOMUNIKAZIO-SARE ETA ZERBITZUAK: Ariketa ebatziak.
|