OINARRIZKO ELEKTRONIKA LABORATEGIA I
Autorea:
Federico Recart Barañano, María José Sáenz Novales eta José Rubén Gutiérrez Serrano
ISBN:
84-8373-488-5
Egileak:
Federico Recart Barañano, María José Sáenz
Novales eta José Rubén Gutiérrez Serrano Bilboko
Ingeniaritza Eskolako Elektronika eta Telekomunikazioak Saileko irakasleak
dira (http://det.bi.ehu.es)
eta beren ikerkuntza-lanak Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuan
(http://tim.ehu.es) garatzen
dituzte.
Helburuak:
Material hau, Telekomunikazio Ingeniaritza Titulazioan enborrezkoa den
Oinarrizko Elektronika Laborategia I (OEL I) irakasgaian erabiltzen da.
Ikasleak laborategiarekin duen lehenengo harremana izaten denez, irakasgaiaren
helburu nagusia Elektronika laborategietan oinarrizkoak diren osagaiak,
sorgailuak eta neurgailuak ezagutzea da.
Norentzat
izan daiteke baliagarria:
Testuak, Ingeniaritza Eskolako Lehenengo Ikasturteko ikasleentzat
bereziki prestatu badira ere, lantzen diren kontzeptuak oinarrizkoak direnez,
baliagarriak gerta daitezke, oro har, Elektronikan lehenengo urratsak
egiten ari direnentzat -edota hauei irakatsi behar dietenentzat.
Edukia
eta egitura:
Nahiz eta irakasgaia, gehienbat, praktikoa izan, laborategiko lanari
ekin baino lehen, gutxieneko kontzeptu teoriko batzuk jakin behar dira.
Gutxieneko hauek materialaren lehenengo lau ataletan biltzen dira, zeinetan
oinarrizko kontzeptuak, osagai pasiboak (erresistentziak, kondentsadoreak
eta harilak), eta neurgailu nagusiak -polimetroa eta osziloskopioa- ikasten
baitira. Jarraian datozen eranskinetan, aurreko kontzeptuei buruzko beste
xehetasun -aurreratu- batzuk azaltzen dira.
Hurrengo bi ataletan, kurtsoan zehar egin ohi diren ariketak eta aurreko
ikasturteetako teoriako azterketak biltzen dira, emaitza eta guzti.
Azkenik, atalik praktikoenak datoz, zeinetan laborategian garatu ohi diren
praktika klasikoak eta praktiketarako materialaren deskribapena -oso grafikoa
eta laburra- agertzen baitira.
Lotura interesgarriak
Osagai eta neurgailu fabrikatzaileen web-orri batzuk:
http://www.amidata.es
http://www.endrich.com
http://www.epcos.com
http://www.fluke.com
http://www.hp.com
http://www.lecroy.com
http://www.metricsales.com
http://www.philips.com
http://www.tektronix.com
Neurgailuen ezaugarriei buruzko web-orri batzuk:
http://www.cs.tcd.ie/courses/baict/bac/jf/labs/scope/oscilloscope.html
http://usuarios.iponet.es/agusbo/index.htm
http://www.lecroy.com/Tutorials/Fundamentals/fund.html
http://tritium.fis.unb.br/Fis3Exp
|