NORTASUNAREN PSIKOLOGIAKO PRAKTIKAK
Autorea:
Mikel Haranburu Oiharbide eta Jesús Guerra Plaza
ISBN:
978-84-692-0985-1
Egileak
Mikel Haranburu Oiharbide, EHUko Psikologia Fakultateko Nortasun, Ebaluazio eta Tratamendu Psikologikoak Saileko irakasle agregatua da (mikel.haranburu@ehu.es Tel. 943015659).
Jesús Guerra Plaza, EHUko Psikologia Fakultateko Nortasun, Ebaluazio eta Tratamendu Psikologikoak Saileko irakasle titularra da (jesús.guerra@ehu.es Tel. 943018343).
Helburuak
Testu honen helburuak honako hauek dira: 1)Nortasuna aztertzeko ikuspegi ezberdinak ezagutu; 2) Nortasunaren sorrera, garapena, integrazioa eta desintegrazioa ezagutu; 3) Nortasunaren egitura deskribatzen jakin hainbat ikuspegitatik (ikuspegi kognitibista, ikuspegi fenomenologikoa, ikuspegi faktorialista, ikuspegi psikodinamikoa...); 4) Nortasunaren nahasteak deskribatzen jakin.
Norentzat da baliagarria
Psikologia eta Psikopedagogiako ikasleei zuzendua dago bereziki, baina giza-zientzien arloko ikasle ororentzat ere baliagarria da.
Edukia eta egitura
- Nortasunaren teoria inplizituak eta kontzeptua aztertuz hasten dira praktikak. Tipologiak eta tenperamentua aztertu ondoren, nortasunaren ikerketen ikuspegiak sakontzen dira. Nortasunaren teorien ereduak aztertu eta gero, nortasunaren garapena ikertzen da.
- Norberaren kontzeptuan zentraturiko teoria moduan Allporten nortasunaren teoria aztertzen da. Teoria kognitibisten artean, berriz, Kellyren konstruktu pertsonalen teoria aztertzen da. Nortasunaren azterketa fenomenologiko-humanista gisa Rogersen self-aren teoria aurkezten da. Teoria horiei guztiei buruzko praktikak proposatzen dira.
- Nortasunaren teoria faktorialisten artean Rotterren kontrol lekunearen teoria, Eysencken nortasunaren teoria dimentsionala, Cattellen nortasunaren bereizgarrien teoria eta Bost Faktore Nagusien teoria aztertzen dira. Teoria bakoitzari buruzko praktikak proposatzen dira.
- Nortasunaren teoria psikodinamikoen artean Sigmund Freud eta Carl Gustav Jungen teoriak aztertzen dira, eta teoria horiei buruzko praktikak proposatzen dir
a.
- Estilo kognitiboei eta Nortasunaren nahasteei atal berezi bana eskaintzen zaie, eta hainbat ariketa praktiko proposatzen dira.
- Gai osagarri moduan honako hauek eskaintzen dira: Portaeraren psikologiaren ikuspegia, Banduraren ikaskuntza sozialaren teoria eta Giza portaeraren ekologia soziala
Erreferentziak
Testuan zehar aipatzen diren idazlanen erreferentziekin amaitzen da testua.
|