MEKANISMO ETA MAKINEN ZINEMATIKA ETA DINAMIKA
Autorea:
Igor Ansoategui Belategui
Autorea
Igor Ansoategui Belategui, Ingeniaritza Mekanikoko Irakaslea
Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Unibertsitate
Eskolan. e-posta: igor.ansoategui@ehu.es
ISBN
978-84-694-5834-1
Helburuak
Ikasmaterial honen helburu nagusia idatzizko materiala
ikasleen eskura jartzea da, presentziazko irakaskuntzaren
gehigarri gisa. Teoria eta ariketen ataletan, mekanismo eta
makina errealen adibideak daudenez, karrera amaitzean eta
ikasleak lan munduan daudela, arlo honen eragiketa batzuen
analisirako edo ikerkuntzarako lagungarria izan daiteke
ikasmaterial hau.
Norentzat izan daiteke baliagarria
Material didaktiko honen diseinua Ingeniaritza Mekanikoaren 2.
mailan Mekanismo eta Makinen Teoria irakasgaira egokitu da.
Eta nahiz eta beste irakasgai batzuk berezi edo
partikularragoak izan, hala nola, Mekanika, bertan jorratzen
diren gai batzuetarako ere lagungarria izan daiteke.
Edukia eta Egitura
Lana hiru atal nagusitan banatua dago: Sarrera Teorikoa,
Mekanismo eta Makinen Ariketak eta Gai Bereziak. Eta hiru atal
nagusi hauen artean 11 gai-multzo sailkatzen dira.
Teoriaren atalak hiru zati ditu: Sarrera Orokor bat,
Mekanismoen Analisi Topologikoa eta Ohiko Mekanismo eta
Mekanismo Berezien Azalpena. Ariketen atala, berriz,
Zinematika eta Dinamikan desberdintzen da. Eta amaitzeko,
Gai Berezietan, Orekatzea, Engranajeak, Espeka edo
Mekanismo Eszentrikoak, Inertzi Bolanteak eta Engranaje
Trenen oinarrizko teoria eta ariketa adibide batzuk ditugu.
|