KANPO-MERKATARITZA ETA NAZIOARTEKO ELKARKIDETZA EKONOMIKOA

Autorea:

Asier García Lupiola

ISBN

978-84-694-0612-0

Egilea:

Asier García Lupiola, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako Irakasle Agregatua, Enpresaren Kudeaketaren eta Berrikuntzaren Baliospena Saila. Helbide elektronikoa: asier.garcialupiola@ehu.es. Telefonoa: 946017607

Helburuak:

Ikasmateriala oinarri orokor gisa erabil daiteke enpresa- eta ekonomia-arloko ikasketetan, enpresaren nazioartekotze-prozesua eta nazioarteko salgaien eta zerbitzuen eraman-ekarria aztertzeko. Helburu zehatzak hauek dira:

  • Ikasleak enpresaren munduan aplika daitezkeen kanpo-merkataritzako oinarrizko tresnak ongi ezagutzea.
  • Etorkizunean, bere garapen profesionalerako enpresaren nazioartekotze-prozesuan aurrera eraman behar izango dituen funtzioen oinarriak ongi ezagutzea, bereziki kanpo-merkatuetara jotzeko baliabideak eta nazioarteko kontratazioaren ezaugarriak.
  • Europako merkatuaren funtzionamendua ezagutzea, gaur egun "nazioarteko merkatu" tradizionala ez bezalakoa baita.
  • Bateratze ekonomikorako eskualde-erakundeek kanpo-merkatuak izateko eskaintzen dituzten aukerak identifikatzea.

Norentzat:

Enpresa eta ekonomi arloko unibertsitateko ikasleentzat bereziki. Zuzenbideko ikasleentzat tresna baliagarria da ere. Azkenik, interesgarria izan daiteke gai honetara urbildu nahi den edonorentzat.

Edukia:

Ikasmaterialaren hamaika gaiak hiru arlo nagusitan antolatzen dira:

  • Lehenengoa (I-III gaiak) enpresaren nazioartekotze-prozesuaren ikuspegi orokorra da. Kanpo-merkatuetara jotzearen garrantzia eta kanpo-merkatuen aukeraketa aztertzen ditu.
  • Bigarrena (IV-VII gaiak) nazioarteko kontratazioaren eta operazioen arloa da. Nazioarteko salerosketa- eta banatze-kontratuak, nazioarteko operazioen ordainketa- eta finantza-tresnak, eta garraio-sistemak aztertzen ditu.
  • Hirugarrena (VIII-XI) nazioarteko merkataritzako araubidea eta erakunde-antolaketa da. Nazioarteko erakunde ekonomikoak aztertzen ditu.