FINANTZA ZUZENDARITZA: INBERTSIOAK BALIOESTEKO ETA AUKERATZEKO METODOAK
Autorea:
Anjel Errasti eta Jose Mari Beraza
ISBN
84-690-1733-0
Egileak
Anjel Errasti Amozarrain EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan Finantza Ekonomia II saileko irakasle titularra da. a.errasti@ehu.es
Jose Mari Beraza Garmendia EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan Finantza Ekonomia II saileko irakasle titularra da. josemariaberaza@ehu.es
Helburuak
Lan honen helburu nagusiena inbertsioak balioesteko eta aukeratzeko metodoak aztertzea da. Horrez gain, oinarrizko kontzeptu horiek lantzeko hainbat ariketa eta tresna informatiko proposatzen dira.
Norentzat da baliagarria
Material hau Enpresa Zientzien Diplomaturako ikasleei begira eginda dago, zehazki Enpresa Zientzien diplomaturako Finantza Zuzendaritza II enborrezko irakasgaian eskuliburu gisa erabiltzeko prestatu dugu. Era berean, ekonomia eta enpresa zientzien eremuan dauden beste ikasketa batzuetako ikasleentzat ere baliagarria izan daiteke.
Eskuliburuaren edukia eta egitura
Enpresaren finantzaketa eta inbertsio-erabakiak aztertzea da Finantza Zuzendaritzaren helburua. Finantza Zuzendaritza II ikasgaian, inbertsioen analisi eta egingarritasunari buruzko gaiez arituko gara, hala nola, inbertsioak hautatzeko metodoen arteko erlazioez, sortzen dituzten arazoez, eta abar.
Lana zortzi atal ezberdinetan banatua dago. Lehenengo atalean inbertsioei buruzko oinarrizko kontzeptuak azaltzen dira. Hurrengo bi ataletan inbertsioak balioesteko eta aukeratzeko metodo estatikoak eta metodo dinamikoak aztertzen dira. Ondorengo bi atalak, inbertsio-proiektuen homogeneizazioa eta inbertsioen aukeratze-irizpideetan inflazioak eta zergek duten eraginari buruzkoak dira. Seigarren atalak ibilgetuko elementuen berriztatzearen arazoa aztertzen du eta
zazpigarrenak arriskuaren eragina inbertsio-proiektuen aukeratzean. Azkeneko atalean, Exceleko hainbat tresna aurkezten ditugu inbertsio-proiektuak aztertzeko eta balioesteko.
|