ESTATISTIKA: SPSS PRAKTIKAK
Autorea:
Marķa Merino Maestre
ISBN
978-84-694-0972-5
Egilea:
Marķa Merino Maestre, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea.
Saila: Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa. maria.merino@ehu.es. Telefonoa: 946012523
Helburuak:
Ikasmaterial honen helburu nagusia Estatistika irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak jorratzea da SPSS softwarearen bidez.
Norentzat:
Bereziki, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikako Estatistika eta Estatistika Aplikatua irakasgaien ikasleei zuzenduta dago. Era berean, erlazionatuta dauden beste irakasgai batzuen ikasleentzat interesgarria izan daiteke, besteak beste, Estatistika Matematikoa, Inferentzia Estatistika, Estatistika Deskribatzailea, Bioestatistika eta Matematika II eta Estatistika. Orokorrean, Estatistika Deskribatzailea eta Inferentzia Estatistikoaren inguruan interesa duen edonerentzat erabilgarria izan daiteke.
Edukia:
Ikasmaterial honek bi atal nagusi ditu:
Lehenengo atalean, bederatzi gairi buruzko bederatzi praktika antolatzen dira ariketa batzuen bidez: datu-baseak, probabilitate-teoria, estatistika deskribatzailea, konfiantza-tartezko zenbatespena, hipotesi-kontraste parametrikoak eta ez-parametrikoak, erregresioa, bariantza-analisia eta kalitatearen kontrola. Praktikotan kontzeptu nagusiak birpasatzen dira hainbat adibideren laguntzaz eta autoebaluaziorako ariketak proposatzen dira. Bigarren atalean, eranskin moduan, ariketak eta bibliografia azaltzen dira.
|