ERRESPETUA LANTZEKO PROPOSAMENA

Autorea:

Ana Arribillaga Iriarte eta Rosa Cuesta López

ISBN

987-84-692-2314-7

Egileak:

Ana Arribillaga Iriarte, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Irakaslea Saila. Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikología Helbide elektronikoa: ana.arribillaga@ehu.es Telefonoa: 946014590

Rosa Cuesta López, Mas Maria Ikastetxearen irakaslea. Helbide elektronikoa: rcuesta@euskalnet.net Telefonoa: 937539282

Helburuak:

Ikasmaterial honen helburu nagusiak honako hauek dira:

3-5 urte dituzten ume txikiekin ere, errespetua lantzea ezinbestekoa dela aldarrikatzea. Goiko baieztapen honi zentzua emateko proposamen konkretu eta ireki hau aurkezten da:

  • Konkretua, adibide, egora, ariketa konkretu batzuk agertzen dituelako.
  • Irekia, aurkezten diren egoera eta adibideen ondoko galdera eta ekintzaz gain beste hainbat landu daitezkeelako.

Norentzat:

Edozein espezialitatetan irakaslearen ikasketak egiten ari diren ikasleei bereziki dago zuzenduta, baina baliagarria izan daiteke irakasleak direnentzat eta hezkuntzaz interesatzen den edonorentzat.

Edukia:

Liburu honetan atal hauek agertzen dira:

Materiala ulertzeko gida deitzen den lehenengoan zergatik jarrerak eta balioak landu behar diren, zergatik errespetua, zergatik modu honetan, zergatik pertsonaia hauekin... aztertzen da.

Bigarrenean, unitate didaktikoak beraiek agertzen dira. Hiru unitate multzo hauen bidez: Pertsonaiak, Pertsonaiak eta haien familiak eta Pertsonaiak haien etxeetan.